Euskal Herria Zuzenean festibalean eraman zuten taula gainera aurrenekoz Behelaino, Battitta4Ttitta eta Kitzikatzan/k konpainiek elkarrekin prestaturiko antzelana, baina orduz geroztik igaro diren hilabeteetan ez dute beste emanaldirik eskaini. Asteburu honetan, baina, egingo dute bigarren estreinaldia. Bihar izanen da, Maulen, antzerki taldearen egoitzan, 21:00etan.
Azpiegitura handiak ditu hizpide antzezlanak: Behelaino izeneko herrian proiektu erraldoi bat abian jartzekotan dira, eta horrek eztabaida sakonak sortzen ditu herritarren artean. Nolanahi ere, antzerkilariek adierazi dutenez, azpiegitura bera aitzakia da, eta herritarrek egiten dituzten hautuak dira obraren ardatza.
Battitta4Ttitta eta Kitzikatzan/k antzerki taldeetako bost kideek elkarlanean idatzi eta muntatu dute Behelaino, eta, batik bat, solasetan eta inprobisazioan du oinarria. Antzezpena ez ezik, bideoak ere badu lekua antzezlanean.
Azaroaren 3an Luhuson (Lapurdi) ariko dira 18:30ean, Harri Xurik gonbidatuta, eta azaroaren 9an, berriz,21:00etan Domintxainen (Zuberoa)
'Behelaino' antzezlana taulara eramango dute bihar Maulen
Battitta4Ttitta eta Kitzikatzan/k antzerki taldeek EHZ jaialdian estreinatu zutenetik ez dute beste saiorik egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu