Benito Lertxundi musikariak bertan behera utzi ditu gaur Bilbon eta bihar Donostian ematekoak zituen kontzertuak, ahotsik gabe geratu dela eta. Oroimenaren oraina disko berria aurkeztu behar zuen.
Bilboko kontzertua ekainaren 4ra atzeratu dutela jakinarazi dute antolatzaileek —Euskalduna jauregian izango da—.
Donostiakoa, berriz, ekainaren 17an izango da, Kursaalean, 20:00etan.
Bi emanaldietarako erositako sarrerak iragarritako data berrietan erabili ahal izango dira.
BERRIAk disko berriaren harira Lertxundiri egindako elkarrizketa, hemen.