Estatubatuarra dela aintzat hartuz eta AEBek beste herrialdeekiko harremanetan izan duten jokabide belikoa gogoratuz, bere baitako «terrorista» aztertu du William Anthony Douglass antropologoak Terrorista nire baitan liburuan (Pamiela), eta euskal gatazkaren inguruko bere ikuspegia ere eman du, oinarri horretatik abiatuta. Xabier Olarrak itzuli du Douglassek jatorriz ingelesez idatzitako testua.
W.A. Douglass Renoko (Nevada, AEB) Euskal Gaien Zentroko irakasle emeritua da, eta hainbat lan egin ditu Euskal Herrian, Death in Murelaga eta Amerikanuak, besteak beste. Nafarroako Unibertsitate Publikoko honoris causa doktore eta ohorezko euskaltzaina da.
Bere barruko «terrorista» aztertu du W.A. Douglassek saiakera batean
Estatubatuar baten ikuspegitik aztertu du AEBen jokabide belikoa Xabier Olarrak euskaratutako liburuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu