Bere ibilbideko 35. diskoa kaleratuko du urte amaierarako

2012ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Estreinako diskoa argitaratu zuenetik 50 urte bete direnean, Dylan ez dago geldi. Jarraitzen du zuzenean jotzen eta diskoak grabatzen, eta David Hidalgo Los Lobos taldeko kidearen adierazpenei kasu eginez gero, urte amaierarako izan dezake lan berria kalean kantari estatubatuarrak. Aurreko astean Aspen Times egunkariari emandako elkarrizketan aurreratu zuen Hidalgok Dylanen disko berriaren grabazioan ari dela parte hartzen. Hidalgok iradokitakoaren arabera, Mexikoko hainbat musika tresna erabili dituzte grabazioan.

Dylanek 2009an argitaratu zituen bere azkeneko diskoak: Together Through Life etaChristmas in the Heart.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.