Berlin: hamaika hitz eta irudi

Berlingo Zinemaren Jauregitik at, zeluloideak (eta zeluloidezkoak ez diren euskarri berri eta betikok) mundua ulertzen saiatzeko tresna ezinbestekoa dela aldarrikatu du ozen eta grinatsu.

Tsui Harken Flying Swords of Dragon Gate. BERRIA.
begona del teso
Berlin
2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Zinema irudia dela diote askok, eta zinema kobazulo askotan, pantailakhitzen beharrik ote duen zalantza bizirik darraien eztabaida da.Berlinek, betidanikbaina oraingoan gero eta gehiago, sakontasunhandiagoz frogatu du hitza dela zeluloideak izan dezakeen lagun, kide, arma, tresna, berme, sostengurik preziatuena.

Berlinalen, non, beti bezala, mundu gurea astintzenduten mamu guztiak plazara, pantailara ateratzen dituzten filmak ikusgai izan diren, mintegiek eta hitzaldiek pelikulek bezain garrantzi paregabe eta indartsua izan dute aurten ere. Galaxia urrun batetik etorritako estralurtar batek nahikoa eta sobera izango zituen zinemabilkura honek irauten dituen hamaika egunak planeta honetako maiestate eta miseria guztien zirriborro benetakoagauzatu ahal izateko. Hitzez, soinuz eta irudiz.

Jakingo luke gure estralurtarrak Shakespearen hitzak izango direla beti, gure biluztasun osoangaudelarik, gizakion erakuslerik ezin hobea. Ederki entendituko du hori Taviani anai gero eta edadetuago, gero eta zinematuago horienCesare devve morire dokumentuaren bitartez. Ikasiko luke galaxia urrunetik etorritako horreklur honetako gazteak dardarazio eta sugarretan daudela. Horretarako, Generation izena duen Berlinale barruan den beste zinemaldi horretara hurbiltzerik baino ez du. Zinema festa eta esperientzia honetangazteak dira ikusle, epaile, kazetari, lagun eta kostata konkistatu beharreko konplize. Haiek dastatzen dituzten filmek ez dute eremu debekaturik: sexua, bortizkeria, dolua, mina, bakardadea, gorpuz gazteen aldaketa misteriotsuak, ezkontza fortzatuak…. Hemen zentsurarik ez da. Ez ahaztu, arren, segidan doazkizuen izenburuak, inoiz pantaila berdaderoetan, adin muga ez duten horietan ikusiko dituzuela baietz:Arcadia, Kauwboy, Lal Grece, Un mundo secreto, Wandeuky….

Gazteek ikusi behar / merezi / ahal / duten zinemaz franko, luze, oparo eta aise mintzatu zen goiz oso batean Haus der Kulturen der Welt aretoan. Horren franko, horren libre, esan, esan zela ere A Clockwork Orange bazela, zergatik ez? nerabeentzakozeluloide puska. Han —hemen lepoa emango nuke ez zela horrela gertatuko— inork ezzuen aldarrikapen hori eskandalutzat hartu. Argi ta garbi utzi zuten denek gaztea dela ikusle berdindugabea ez dituelako guk, helduok, ditugun gatazka eta aurre iritzi sasi moral/ politiko edo….

Gure estralurtarra, zegoenekoz, Berlini eta Berlinaleri zerien lilura mamitsuaz zeharo maitemindua zen. Baina zinemaz eta hitzaz mozkor izateariegin zion promes maltzurra eta hamar urte betetzen zituenTalent Campus izeneko behin behineko Zinema Unibertsitatera jo zuen.

Planeta honetako lau izkinetan mintzatzen direnhizkuntza guztiak entzuten ziren, zinema aitzaki, hamaika bizitza bizi izan dituzten harrizko eraikuntza horietan. Zinema bizibide (ametsbide?) nahi duten horiekmaila goreneko gonbidatu, konplize eta irakasle izan zuten.Oraingoan ere harrapatu egin genituen hitza eta irudia elkarturik, pantailan eta mahai-inguruetan. Idazle batek (Tahar Ben Jelloun) eta bi emakume zuzendarik (Nadia El Fani eta Viola Shafik) gogor eta garratz egin zuten berba atzoko, gaur egungo eta biharko mundu arabiarraz. Berlinendastatu izan genueniaz lehendabizikoz udaberri arabiarraren esperantza. Berlinen, ezpainetan gustu gazia genuela, galdetu diogu aurten gure buruari zertan ari diren/ garen? LibianSirian bezala, Morokon zein Tunisian…

Hitza izan liteke gizakiak duen arma / tresna zaharrenetarikoa; iPada, berriz, gaurkoenetarikoa.Talent Campus horretan hainbat ikaslek erabili zuten kameratzat Multipklayer Video Walk izenekosaio, saiakera etaesperientzi batean, non euskarri biharkoak gaurkoak bilakatu ziren.

Gure estralurtarra ase dago kasik zinemaz. Zinemaren bitartez, hemen, Berlinen, dena jakin izan du gutaz. Baina zinemak berak, hitzak berak, hiriak berak errepustarik gabeko mila galdera berri sortu dizkio. Baita guri ere.

Ezpata txinatarrak 3Dtan

Ez pentsa, ordea, Berlinek eta Berlinalek ez digutela ematen zinemaz, bizitzaz, irudiaz, gozatzeko unerik, betarik, proportziorik. Denek astindua izan den hiri honek ikasi du bizitzaz eta plazerez blai egiten. Hemen tabernak epelak dira, Berlingo jendea bezain abegikorrak. Hemen, kabaretetaniseka egiten zaie mundu honetako,zeruko eta infernuko botere guztiei. Hemenleku gozoetan zigarrorik gozoenak erre egiten dira libertatean. Hemen, esaterako, estreinatu zen, txaloz eta algaraz Txinan burutu den 3Dko estreinako filma. Izenburutik gozamenaren promesa jaso genuen: Flying Swords of Dragon Gate (Dragoiaren Ateko Ezpata Hegalariak….) Ilusioa areagotu zitzaigun egilearen izena jakin bazain pronto: Tsui Hark, Hong Kongeko zinema paregabe eta librearen aitzindari, jefe, buru, kapo. Scorsesek, Tarantinok eta John Wook miretsia,A Chinese Ghost Story mitikoaren sortzailea.

Gustuko izango genuela oso goiz jakin genuen. Argudioa ezagutu bezain fite: hareatzetanezkutaturiko altxor preziatua, basamortuan galduta den ostatua non printzeak etabidelapurrak biltzen diren, non emakumeek dantzan eta ezpata borrokan badakiten, non batzuk tartaroak diren eta beste batzuk zetaz jantzitako eunukoak… Non, munduak inoiz ikusi ez duen hondar ekaitza etortzear den. Nongerlariek hegan egiten duten…

Baietz ba. Berlinek beti izaten ditu gozamen eta harridurako une eta gune.Ahaztu baino lehen: ikusi arte ez duzue sinetsiko baina zin degizuet Angelina Joliek zinema egiten badaki: ederki asko frogatu du bere In the Land of Blood and Honey-k.

.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.