Berlingo Guggenheim museoa itxi egingo dute urte amaieran
Deutsche Bankek eta fundazioak ez dute berrituko kontratua, eta foro batek hartuko du museoaren lekua
Urtearen amaieran Berlingo Guggenheim museoa itxi egingo dutela jakinarazi du Deutsche Bank bankuak. Guggenheim fundazioaren eta bankuaren arteko kontratua amaitu egingo da, eta ez dute berrituko. Erakusketa aretoaren ordez, ekonomia, politika, gizarte eta kultura gaietako solasak hartuko dituen foro bat izango da 2013tik aurrera Deutsche Bankek Unter den Linden ibilbidean duen egoitzan. 1997az geroztik 57 erakusketa izan dira Berlingo Guggenheim museoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu