Musika

Berri Txarrak-en kantu berria, 'Etsia', 'Badok.info'-n dago entzungai

Urte amaieran kaleratuko duen disko berriaren parte da.

Berri Txarrak, artxiboko irudi batean. GARI GARAIALDE / ARP
Berria
2014ko uztailaren 2a
13:15
Entzun

Berri Txarrak taldeak hogei urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko sortze prozesu berezi batean dago, Gorka Urbizu abeslari eta gitarristak berak adierazi duenez. Martxoan hainbat kantu grabatu zituzten Urbizuk, David Gonzalezek (baxua) eta Galder Izagirrek (bateria) Kalifornian, Ross Robinson ekoizlearekin (Sepultura, Korn, Machine Head, The Cure...), eta gero astebeteko bira bat egin zuten Ameriketako Estatu Batuetan.

Sesio haietan grabatutako kantua da Etsia, eta Badok.info-n dago entzungai atzodanik.  

Azken hogei urteotan estudioko zazpi disko kaleratu ditu taldeak —Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak / Ukabilak (2001), Libre (2003), Jaio.Musika.Hil (2005), Payola (2009) eta Haria (2011)—, eta zortzigarrena izango da urte amaieran iritsiko dena. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.