Berri Txarrak eta Esne Beltza dira Becatu jaialdirako jakinarazitako lehen bi izenak

Barakaldoko BEC aretoan egingo dute datorren azaroaren 10ean, euskaraz abesten duten taldeekin

Erredakzioa
Bilbo
2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Euskaraz abesten duten taldeei lekua egingo die Becatu jaialdiak datorren azaroaren 10ean, Barakaldoko BEC aretoan. Eta antolatzaileek jakinarazi dituzte festibalean arituko diren taldeetako biren izenak: Berri Txarrak eta Esne Beltza. Dena dela, talde gehiago igoko dira agertokira, eta horren berri emango dute hilaren 21etik aurrera. Gainera, egun horretan bertan jarriko dituzte sarrerak salgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.