musika

Berri Txarrak-i buruzko elkarrizketa-dokumentala, astelehenean 'Badok.info'-n

Euskal Musikaren Atariak 09:00etan eskainiko du 'Iragana aurretik' elkarrizketa-dokumentala azaroaren 17an, taldearen hogei urteko ibilbidearen errepasoa eginez. Bideoa: elkarrizketaren aurrerapena ('Badok', BERRIAren euskal musikaren ataria). [Youtube]http://youtu.be/P7gLcxOSMTs[/Youtube]

Gorka Urbizu, Lekunberrin 'Badok.info' atarirako grabatutako elkarrizketa-dokumentalean. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 14a
11:13
Entzun

Gorka Urbizuren oroitzapenak garaian garaiko irudiekin uztartzen dira. Ideia, gidoia, grabazioa eta ekoizpena Berri Txarrak, Dijitalidadea, Badok, BERRIA eta Debolexen arteko elkarlanean garatu dira. Elkarrizketak bigarren zatia izango du: 'Denbora da poligrafo bakarra' izenburuko lan berriari buruzkoa.

Hogei urte bete ditu aurten Berri Txarrak taldeak, eta, hori ospatzeko, "zerbait berezia" egitea erabaki du. 20 urte 20 abesti leloa buruan izanik lan egin dute Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek Haria bira amaitu zutenetik, eta horren emaitza, Denbora da poligrafo bakarra, disko hirukoitz formatuan kaleratuko dute.

Ricky Falkner ekoizlearekin Madrilen grabatutako Lemak, aingurak abestia Badok.info atariak aurreratu zuen, eta atari horretan bertan izango da ikusgai dokumentala.

Diskoak bere berezitasunak izango ditu. "Musika etengabeko bilaketa dela sinetsita, bagenuen beste asmo bat: lan berriko abestiak hiru zatitan banatzea: hiru ekoizle arras ezberdinen eskutan jartzea, rocka ulertzeko hiru molde, hiru ikuspuntu (ia) kontrajarri, ez bada kantuaren alde egiten dutela denek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.