'LANDAKOENEA' SAIOA

Berri Txarrak: "Patxadaz entzun beharreko diskoak dira"

[Berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2252/[/Berriatb]

2014ko abenduaren 5a
10:18
Entzun

Durangoko Azokarekin batera abiatu da Landakoenea saioa, Hamaika Telebistak eta BERRIAk elkarlanean eginikoa. Gaurko saioan, Leire Ferro aurkezleak Hesian musika taldeko Fran, Berri Txarrak-eko Gorka Urbizu eta David Gonzalez eta Gerediaga elkarteko Nerea Mujika elkarrizketatu ditu. Bestetik, Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak John Andueza idazlea elkarrizketatu du.

20. urteurrenean, 20 kanta biltzen dituen disko hirukoitza kaleratu du Berri Txarrak-ek: Denbora da poligrafo bakarra. Hura ekoizteko lanak eta aurrerantzeko aurkezpen ekitaldiak izan dituzte hizketagai.

Produktore banarekin aritu dira lanean haietariko bakoitzean. Ross Robinson izan da lehen diskoko ekoizlea (At The Drive-In, The Cure, Slipknot); Ricky Falkner bigarrenekoa (Standstill, Lori Meyers, Love Of Lesbian); eta Bill Stevenson eta Jason Livermore hirugarrenekoak (Black Flag, Desdedents, All). Rocka ulertzeko hiru modu daude diskoan, taldekideen hitzetan, baina rocka da funtsean dena. Berri Txarrak, alegia. "Estiloen gerra amaitutzat ematen dugu. Hau Berri Txarrak da, rocka da, baina ez da sinplifikatu beharrik". Badok.info atarian entzun diskoa osorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.