Kale arteak

Bertan behera utzi dute Lekeitioko Kaleka jaialdia

Uztailaren 9tik 12ra ziren kale arteen festibala egitekoak, baina, koronabirusaren ondorioz ezarritako larrialdi egoera dela-eta, jaialdia ez egitea erabaki dute antolatzaileek

Iazko edizioko irudi bat. KALEKA
Inigo Astiz
2020ko apirilaren 28a
13:48
Entzun

Dena prest zeukaten: datak erabakita eta parte hartzekoak ziren konpainiak ere kontratatuta, baina ez, azkenean ez dute egingo. Azken urteetan 20.000 ikusletik gora bildu ditu jaialdiak Lekeition (Bizkaia), eta Euskal Herrian kale arteei eskainitako hitzordu nagusietako bat bilakatu da urteekin. Antolatzaileek, ordea, ez dute modurik ikusi koronabirusaren hedapenari aurre egiteko ezarriko diren neurriak betetzeko, eta, ondorioz, bertan behera utzi dute Kaleka Nazioarteko Kale Arteen jaialdiaren 31. edizioa.

Deialdi irekia egin, eta antolatzaileek bostehun proposamen jaso dituzte aurten; haietako 20 hautatuak zituzten jaialdirako, hainbat hizkuntza, diziplina eta jatorritakoak. Besteak beste, Euskal Herriko, Espainiako, Kataluniako, Kolonbiako eta Txileko konpainiak ziren Lekeition egotekoak.

1995ean ere egin gabe geratu zen

Hiru hamarkadako ibilbidean bigarren aldia du herriak jaialdirik gabe; izan ere, 1995ean ere bertan behera geratu zen jaialdia. Kasu hartan, krisi ekonomikoa izan zen kausa, udalak bidalitako oharraren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.