Bederatzi saio izango dira guztira lehiaketan: zazpi kanporaketa, hiru finalaurreko eta finaleko saioa. Urriaren 12an izango da lehen lehia Galdakaon. Eta Bilbao Arenan jokatuko dute txapela bertsolariek, abenduaren 20an. Bizkaiko 37 bertsolarik parte hartuko dute. “Bizkaia bera jostera gatoz txapelketarekin. Bertsolari eta bertsozale guztiei plaza eman eta elkarlana bultzatuko dugu”. Txapelketako saioak hartuko dituzten herrietan egiten ari diren borondatezko lana goraipatu du Asier Ibaibarriaga Bertsozale Elkarteko lehendakariak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako web orrian jarri dituzte txapelketaren inguruko xehetasun guztiak. Komunikazioari garrantzia berezia eman diote. Sare sozialetan saioen jarraipena egingo duleta adierazi dute eta Twitter bidez ere, txapelketaren inguruko informazioa #josi traolarekin zabaltzeko deia luzatu dute. Datozen egunetan, Txappelketa izeneko aplikazioa aurkeztuko dute. “Edozein lekutan, klik batean, mugikorretatik txapelketaren informazioa eskuratu ahal izango da”, azaldu du Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Sustapen eragileak.