bertsolaritza

Bertso Eguna Donostian, 'krisia' gaitzat hartuta

18:00etan hasi da saio nagusia, Kursaalean (Beñat Zamalloa, 'Berriketan.info'-n). Eguerdian Parte Zaharrean aritu dira; gauean, afaria eta erromeria.

2013ko urtarrilaren 26a
19:07
Entzun

Donostiako Udalak eta Bertsozale Elkarteak egun osoko egitaraua prestatu dute elkarrekin gaurko, eta 44. aldiz ari dira egiten Bertso Eguna. Urtero izaten da egun osoko ekitaldietan jorratu beharreko gai bat, eta 'krisiak' da aurtengoa. Kursaalean da saio nagusia, arratsaldean. 

Eguna 1968an egin zuten lehendabiziko aldiz, eta urtero egin izan da, 1970ean eta 1980an izan ezik. Hasieran, Bertsolari Eguna zeukan izena, eta urtero bertsolari bati omenaldia egitea zuen helburu. 1995ean, aldatu egin zuten egunaren formatua, eta Bertso Eguna bihurtu zen. 

Egitaraua

12:00etan Bulebarrean, Bretxan eta Konstituzio plazan: Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Manex Agirre, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Odei Barroso. Konstituzio plazan Haatik dantza taldea ere aritu da.

18:00etan Kursaalean. Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Ramuntxo Christy, Jexux Mari Irazu, Jon Maia, Ander Solozabal, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jone Uria, Andoni Egaña, Eneko Lazkoz eta Uxue Alberdi. Halaber, Haatik dantza konpainiaren Errimak oinetan ikuskizunaren zati bat, Xabier Lizaso piano jotzailearen eta Egaña bertsolariaren Bi arreba emanaldia, eta Markinako Abarka antzerki taldea. Iñaki Gurrutxagaren eta Aitzol Barandiaranen bertso jarriak.

Afaria eta erromeria, Kursaal alboko jatetxe batean. Bat-bateko bertso saioa. Gero, Karma musika taldearen erromeria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.