Kultura

Bertsoa eta jazza lehen aldiz batera Donostian

Uztailaren 25ean izango da Jazzaldiko ekimena, Victoria Eugenia antzokian. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Amets Arzallus ariko dira bertsolarien artean. Bixente Martinez izango da musika zuzendaria.

2008ko ekainaren 9a
19:34
Entzun
Uztailaren 22tik 27ra izango da aurten Donostiako 43. Jazzaldia eta aurten ekitaldi batean bertsoa eta jazza elkarrekin egongo dira, lehen aldiz. Musikariek eta bertsolariek elkarrekin inprobisazioak egingo dituzte. "Benetako elkarizketa eratuko dute", esan dute gaur antolatzaileek. "Musika izango da bertsolarientzako gaia eta bertsoak musikarien gaia". =iBertsoa&Jazza=i izena jarri diote ekimenari.

Hain zuzen, uztailaren 25ean izango da, Victoria Eugenia antzokian, Skoda gunean. Gaueko hamarretan hasiko da eta hamar euro balioko ditu sarrerak.

Bertsolarien artean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Amets Arzallus ariko dira. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Musika zuzendaria, Bixente Martinez izango da eta, hura ez ezik, Julen Izarra, Asier Ituarte, Jon Piris eta Hasier Oleaga musikariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.