Irudia. Bilbo

'BERTSOLARI', ARETOETARAKO BIDEAN

2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Gaur estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan Bertsolari, Asier Altunak (Bergara, 1969) ondu duen film dokumentala, baina atzo iluntzean, bertsolariaren figurara eginiko hurbilketa hau Bilboko Golem-Alondegia aretoan ikusteko aukera izan zen. Goizean, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek lagunduta aurkeztu zuen Altunak filma prentsarentzat, Bilbon, eta arratseko saiora Lujanbiorekin azaldu zen. Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztu zuen Aupa Etxebeste!-ren egileak Bertsolari ,eta han oso harrera ona izan zuen filmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.