Donostiako Zinemaldia

'Bertsolari' dokumentala sail ofizialean aurkeztuko dute, lehiaketatik kanpo

Asier Altunak zuzendutako 'Bertsolari' film dokumentala Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztuko dute, lehiaketatik kanpo. Horrez gain, Telmo Esnalen 'Urte berri on, amona!' film luzea Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean estreinatuko dute.  [YouTube]http://youtu.be/m8KPye1tAbE[/YouTube]

Jon Eskisabel.
2011ko abuztuaren 2a
18:10
Entzun

Urte askoan elkarrekin lan egindako bi zuzendarik, Asier Altunak eta Telmo Esnalek —besteak beste, Aupa Etxebeste! egin zuten—, bakarkako lan berriak aurkeztuko dituzte Donostiako Zinemaldian. Bertsolari sail ofizialean eskainiko dute, lehiaketatik kanpo, eta Urte berri on, amona! Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean. Azken urteetako bideari jarraituz, euskarazko zinemagintzak lekua izango du aurten ere Donostiako Zinemaldian. 

Zinemaldiak sail ofizialeko beste hiru filmen izenburuak ezagutarazi ditu gaur: No habrá paz para los malvados, Enrique Urbizu zuzendari bizkaitarrarena, Los pasos dobles Isaki Lacuesta katalanarena —duela bi urte Los condenados aurkeztu zuen—, eta La voz dormida Benito Zambrano espainiarrarena. 

Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean, Esnalen filmaz gain, Ignacio Ferrerasen Arrugas animazioko lana eta Sandra Sanchezen Tralas luces film dokumentala aurkeztuko dituzte, eta Zabaltegi-Bereziak sailean, zazpi lan estreinatuko dituzte: 14 d'abril: Macià contra Companys (Manuel Huerga), Al final del túnel (Eterio Ortega), El cuaderno de barro (Isaki Lacuesta), Extraterrestre (Nacho Vigalondo), Madrid, 1987 (David Trueba), Puzzled Love (Kataluniako Zinema eta Ikus-Entzunezko Goi Eskola) eta Verbo (Eduardo Chapero-Jackson).

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.