Asier Altuna zinema zuzendariak (Bergara, 1966) bertsolaritzari buruz dokumentala egiteko proiektua dauka, eta trailerra kaleratu du orain Txintxua Films ekoiztetxeak.
Besteak beste, joan den abenduaren 13an Barakaldon, BECen jokatutako Txapelketa Nagusiko irudiak agertzen dira trailerrean
Andoni Egaña ordura arteko txapeldunak kamera bat segika izan zuen finalean, segika egun osoan, baina segika, batez ere, gai-jartzaileak gaia jarri ondorengo minutu erdi horretan, bertsolariaren buruan sortzen ohi den ideia jarduna, ideien borborra, bisualki ahal den txukunen irudikatzeko.
Bertsolaritzak inguruan daukan irudi eta ideia multzo hori zinemara eramatea da Altunaren asmoa. "Amaieran, txapelketaren handitasuna herri txiki bateko bertso saio txiki bat bezain garrantzitsua izango da, bertsolaritza sakon-sakonetik jorratzeko asmoa baitaukagu, kanpotik ezagutzen ez duenak ezagutu dezan".
14.500 lagun bildu ziren BECen eta, Altuna zinema egilearen xedea, hura bezalako areto erraldoi bat bat-batekotasunari buruzko ariketa soilaren bitartez nola bete daitekeen azaltzen da.
bertsolaritza
'Bertsolari' dokumentalaren trailerra
Asier Altuna zinema zuzendariaren proiektuaren trailerra kaleratu du Txintxua Films ekoiztetxeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu