SOSLAIA. Iñaxi Etxabe

Bertsolari, ia ezin zenean ere

gorka erostarbe leunda
Donostia
2015eko abenduaren 11
00:00
Entzun
«Kantatzeko plazak ukatu zaizkien bertsolari emakume belaunaldiko ordezkari modura» hautatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Iñaxi Etxabe (Zumaia, 1933) aurtengo garaileari txapela jartzeko. Egun Zarautzen bizi da. «Etxean zaletu eta gazte-gaztetatik hasi zen bertsoak egiten», Saroi Jauregik azaldu zuenez. 1950eko hamarkadan sari batzuk irabazi zituen, «baina garai hartan emakume bertsolariek leku gutxi zuten oholtzan eta bere bertso jarduera ezin izan zuen plazetara eraman, gizonezkoen eremua baitzen soilik. Urte asko pasatu ziren Iñaxik plazan kantatzeko aukera izan zuen arte». Ezaguna da Etxabek Iñaki Eizmendi Basarri-rekin izan zuen ika-mika. Basarrik Aitonaren malkoek izeneko bertsoak idatzi zituen. «Bertso horietan emakumeez esaten zituenak ez zitzaizkion gustatu Iñaxiri, eta erantzunez bertso batzuk egin zizkion».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.