Bertsolariak, presoen alde igandean Oiartzunen

2007ko urtarrilaren 3a
18:12
Entzun
Urteroko bertso saioa egingo dute igande honetan Oiartzunen, preso eta iheslari politikoen aldekoa, eta bederatzi bertsolari ariko dira. Elorsoso kiroldegian izango da saioa eta Etxerat-ek antolatutakoa da; gaur aurkeztu dute, hainbat bertsolari bertan zirela.

"Amnistiaren bidean lanean jarraitu beharra dago", esan du Argitxu Martinez Etxerateko kideak, eta presoek lehengo egoera berean segitzen dutela: txarrean. Bederatzi bertsolarien "prestutasuna" azpimarratu du Martinezek.

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xebaxtian Lizaso, Amets Arzallus, Xabier Paia, Arkaitz Oiarzabal, Jon Maia, Jon Martin eta Julen Zelaieta izango dira igandeko bertsolariak. Gai-jartzaile, Laxaro Azkune.

Presoen "oinarrizko" eskubideen alde Iruñean

Iruñean hilaren 11n, euskal presoen "oinarrizko" eskubideen alde egiteko, sei orduko kontzentrazioa egingo dute 30en bat erakundek (ELA, LAB, Askatasuna, Etxerat...), gaur esan dutenez. Eskakizunen artean, gaixotasun larriak dituztenen askatasuna eskatzen dute, zigorraren hiru laurdenak beteta dituztenena ere bai eta euskal presoen Euskal Herriratzea. Elkarretaratzea Virgen del Camino ospital aurrean egingo dute, 13:00etatik 19:00ak arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.