Bertsolaritza

Bertsolaritza kultur intereseko ondasun izendatuko du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza ondare materiagabe modura izendatzeko urte hasieran egindako eskaera onartu du gobernuak. Hala, alor horretan babes mailarik gorena aitortuko diote.

Iruditan, iragan apirilean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Naiara Elola.
2017ko irailaren 19a
11:25
Entzun

Nafarroako Gobernuaren arabera, “Nafarroan ongien gorde den eta azpimarragarriena den errepetismoa da bertsolaritza”. Hala, ondare materiagabe modura izendatu bezain laster, babesteko neurriak hartuko dituela adierazi du, “bertsolaritzaren fosilizazioa, autonomia galera eta lehiaketa eta ikuskizun testuinguruen gehiegizko nagusitasuna saihesteko”.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urte hasieran egin zuen izendapenerako eskaera, bertsolaritzak herrialdean historikoki izan duen eta egun duen garrantziaren inguruko informazioa helarazteko txostena aurkeztuta. Besteak beste, bertsolaritzaren alderdi historiko eta etnografikoak, errotze maila, komunitateen parte hartzea, bilakaera eta transmisio moduak nabarmendu zituen.

Udazkenerako bertsolaritzari ondare materiagabe izaera aitortzea espero du Nafarroako Bertsolari Elkarteak. Orduan, ondare bat gehiago izango da Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak osatzen duten zerrendan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.