BERTSOLARITZA. Otamendi, Perea, Viñaspre, Juaristi, Enbeita eta Agirre, finalistak Arabako Txapelketan

Erredakzioa
2005eko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Asier Otamendik, Iñaki Viñasprek, Oihane Pereak, Juan Mari Juaristik, Zigor Enbeitak eta Manex Agirrek jokatuko dute Arabako Bertsolari Txapelketako finala, apirilaren 9an, Gasteizko Jesus Guridi auditoriumean. Azken final-aurrekoan Legution hilaren 19an Oihane Perea nagusitu zen, 306 punturekin, eta ondoren Zigor Enbeita (300), Manex Agirre (299), Rikardo Gonzalez de Durana (293,5), Izar Mendiguren (275,5) eta Orlando Arreitunandia (266,5) sailkatu ziren.

Lehendabiziko final-aurrekoan Amurrion hilaren 12an jokatutakoan, Asier Otamendi nagusitu zen, 321 punturekin, eta ondoren Iñaki Viñaspre (309), Juan Mari Juaristi (306), Andere Arriolabengoa (294,5), Alberto Martinez Beitto (276) eta Iker Agirre (249,5) sailkatu ziren.Arabako Txapelketako bi bertsolari onenak Txapelketa Nagusian ariko dira aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.