Bertsolaritza eta generoa

Bertsolaritzaren begirada berriak, begiratu batean

Genero ikuspegia txertatzeak bertsolaritzan egindako ekarpenak ikusarazteko asmoz, bilduma grafiko batean bildu dituzte "aldaketa, lorpen, bizipen, proiektu, bertso, saretze eta gainontzeko gertaera esanguratsu eta eraldatzaileak".

2018ko azaroaren 27a
17:24
Entzun

"Publikoki bertsotan egiten zuen emakumerik ez ezagutzetik, emakume bertsolari belaunaldi oso bat plazetan ikustera igaro gara". Bertsolaritzaren bilakera genero ikuspegitik izeneko infografia aurkeztu dute gaur Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolariek eta Txarkur Gorria kolektiboko kide Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok, eta azaldu dute aldaketa handi hori denbora tarte "erlatiboki laburrean" gertatu dela; hobe esanda, gertarazi dutela, horretan lanean aritu diren emakumeek.

Ez da bakarrik "plazan lekua" hartu dutela bertsolari emakumeek: "Begirada feminista ekarri dute bertsotara, bertsolaritzaren sistema berrikusteko premia nabarmen utziz". Lau hamarkadetako bilakaera bildu dute 59,4 x 85,1 zentimetroko neurria duen infografian. Batetik, ikuspegi eta praktika feministek bertsolariengan izandako eragina, eta horiek bertsolaritzaren sisteman izandakoa jaso nahi izan dute. Baina bestelako helburu batzuk ere badituzte: bertsolaritzaren historia genero ikuspegitik "berrikustea" eta perspektiba horrekin emakumeek egindako lanak "bertsolaritzaren espektro guztiari" egiten dion onura azaltzea, besteak beste.

Infografia hori BERRIAren bidez eskuratu ahal izango da Durangoko Azokan. Internet bidez ere lor daiteke, BERRIA Dendan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.