UDAKO IKASTAROAK

Bertsotan ekin diete EHUko udako ikastaroei

Maialen Lujanbiok egin du ikastaroak abiatzeko hitzaldia. 34. edizioa izango da aurtengoa, eta Donostiako Miramar jauregia izango da egoitza nagusia.

2015eko ekainaren 17a
07:18
Entzun

Badakiela uste duenak ezin du jakin gehiago". Horixe kantatuz eman dio hasiera Maialen Lujanbio bertsolariak Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako udako 34. ikastaroei. Bertsotan, bertsolaritza presente egongo baita; bi ikastaro prestatu dituzte uztailerako: Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan eta Bertsolaritzaren bidegurutzeak.

Jakinduriaz eta jakintzaz jardun du Lujanbiok, ohartaraziz estudio arautuak sortzen duena jotzen dela jakintzatzat, interesgarritzat, inportantetzat. Lujanbioz gain, inaugurazio ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Eneko Goia Donostiako alkatea, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eta Carmen Egoues ikastaroen zuzendaria.

Ekain erdialdetik irailaren 4ra izango dira jarduerak; 124 guztira, ikastaro, jardunaldi, kongresu, topaketa eta abarren artean. Nabarmendu dutenez, ikastaroen lerro estrategikoa "internazionalizatzea", euskarazko ikastaroak ugaritzea, Internet bidezko ikastaroak sendotzea eta hiru campusen presentzia indartzea izan da.

21 ikastaro egingo dituzte euskaraz, hamazazpi ingelesez eta 86 gaztelaniaz. Hamalau Bilbon egingo dituzte, eta bost Gasteizen. Halaber, ikastaroak egingo dituzte Getxo, Bermeo, Irun, Guardia eta Tolosan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.