Elkarrizketa aurrerapena

"Bertsotik ez da erraza bizitzea, baina bertsoarentzako bizi naizela esango nuke"

Julio Soto Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari eginiko elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk.

2011ko apirilaren 16a
09:32
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Julio Sotoren esan batzuk:

- "Aldarte oso onarekin nengoen bertsotarako. Askotan gertatzen da estu eta lotuta aritzea, baina oso buru argi nengoen. Gehiago edo gutxiago asmatu nuen gero, baina, behintzat, laguna entzuteko eta erantzuteko gustura nengoen".

- "Garrantzitsua da nola kantatu nahi duzun jakitea. Maila batera iristean nondik nora jo nahi duzun erabaki beharra dago. Pilotan bezala, bakoitzak bere estiloa du bertsotan".

- "Irudiari lotutako bertsoa da nirea. Mugitzen den bertso bat. Modan dagoen hitza erabiliz; bertso zinematografiko bat. Bertsoa mugitzen ikusi behar du entzuleak halakoetan".

- "Beti bertsotan nabil, bai. Bertsotik ez da erraza bizitzea, baina bertsoarentzako bizi naizela bai esango nuke. Nire pasio handiena da, asko disfrutatzen dut bertsoarekin, eta ongi pasatzen dudan artean hor segituko dut".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.