Larunbateko Bertso Egunak izango du berrikuntzarik. Bertsozaleek egingo dute gai-jartzaile lana. Ikusleen parte hartzea bultzatu nahi dute hala, Bertsolari Elkarteko Jon Agirresarobek azaldu duenez. Nahi dutenek Bertsozale Elkartera bidali behar dituzte euren proposamenak, telefonoz edo e-mailez. Hori bai, jaialdian bertan ere edukiko dute parte hartzeko aukera.
Donostian egin dute Bertso Egunaren aurkezpena, gaur. Joan-etorrian izeneko jaialdia Kursaalean izango da, 18:00etatik aurrera, larunbatean. Saroi Jauregik jardungo du aurkezle lanetan, eta sei bertsolarik kantatuko dute: Sustrai Colina, Jon Maia, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañak.
Bertsozaleak izango dira gai-jartzaile, larunbateko Bertso Egunean
Aurtengo Bertso Egunean ikusleek erabakiko dute bertsolariek zeri buruz eta nola kantatuko duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu