Musika

Berzaitzen disko berria

Laugarren lana du bakarka, eta Oihenarten poemak musikatu ditu.

2008ko urriaren 23a
14:13
Entzun
Pier Paul Berzaitz-ek (Muskildi, Zuberoa; 1951) Arnaud d'Oihénart (1592-1667)-Poemes de jeunesse diskoa aurkeztu du gaur Baionan, Elkar-en. Lan berria du.

Berzaitz da Zuberoako kantagintzaren eta kulturaren kiderik garrantzitsuetakoa da. 70eko hamarkadaren hasieran GUK taldearen sortzaile eta kantugile eraginkorra izan zen. 1987an bakarkako ibilbideari ekin zion eta harrezkero hiru disko argitaratu ditu: Han eta Hor (1987), Baratze bat (2000) eta Lili baten kantorea (2005).

Arnaut Oihenart (Maule, 1592-1667) historialari, abokatu eta olerkariaren irudia dakar lan berrian, eta haren poemak musikatu ditu.

Jöel Merah musikariak egin ditu moldaketak, "argiak, baikorrak eta aberatsak", diskoaren arduradunen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.