Donostiako 59. Zinemaldia.

Beste hiru film, sail ofizialean

Gontzal Agote BERRIAko zinema kritikoak bihar paperean argitaratuko duen kritikaren aurrerapena egin dio BERRIA.INFOri. Euskal Zinemaren Galak Elias Kerejeta omenduko du gaur.

2011ko irailaren 21a
17:31
Entzun

Donostiako Zinemaldiak gainditu du ekuatorea, eta gaur La voz dormida eta 11 Flowers filmak aurkeztu dituzte sail ofizialean. Lehenengoan Espainiako Gerra ostea landu du Benito Zambrano zuzendariak. Maria Leon aktorea Zilarrezko Maskorra jasotzeko hautagai nagusietako bat da.

Bigarrengoan, berriz, Wang Xiaoshuai zuzendariak Txinako Iraultza Kulturala hartzen du, eta nekazal giroko lau haurren ikuspuntua hartuta modu nahiko neutralean azaltzen du. Sangue do meu sangue filma ere ikusgai da gaur, Joao Canijo zuzendariarena.

Zinemira jaialdia

Gainerakoan gaur euskal zinemaren eguna izango da, Zinemira jaialdia egingo baitute. Aurten, zazpi film aurkeztu dituzte sail horretan, eta horietatik bat emango dute gaur Viktoria Eugenia antzokian, Euskal Zinemaren Galan: Imanol Rayoren Bi anai, zeina atzo estreinatu zen.

20:30ean hasiko da ekitaldia, eta Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako film luze horretaz gain, Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra ere emango dute. Kimuak film laburren aurtengo katalogoko bederatzi lan emango ditu Zinemirak, eta horietatik bat da Murorena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.