BESTEEN AHOTIK

2015eko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
«Euskal zinema garaikidearen sasoia orduantxe hasi zen

Eneko Olasagasti Aktorea eta zinema eta antzerki zuzendaria

«1985ean 25 urte nituen, eta antzerki munduan erabat murgilduta nenbilen. Eta gogoan dut gure ezjakintasunetik edo gaztetasunetik Anduri [Anjel Lertxundiri] kaña ematen geniola. Ez guk bakarrik; zinemaren mundutik ere bai, literaturatik baitzetorren. Eta ez ginen oso kontziente hiru pelikula euskaraz egiteak zuen garrantziaz.

»Urteak pasa eta Andu ezagutzeko aukera izan eta gero, pertsona ona izateaz gain sortzaile bikaina dela aitortu beharra daukat. Eta bere garaian berak izan zuen ausardia besteok beranduago izan dugula, zinemarekin historiak kontatzearena. Euskal zinema garaikidearen sasoia orduantxe hasi baitzen. Ea hemendik aurrera nork lortzen duen bi film luze baino gehiago egitea. Bejondeiola-Bejondeizula, Andu».

«Xabier Amurizaren galderak erantzunik gabe jarraitzen du»

Juanba Berasategi Zinemagilea

«Hamaseigarrenean, aidanez gogoratzen, garai hartako iruzkin batzuk topatu ditut: Euskal Herrian aktoreekin euskaraz egindako lehen film luzea. Putada ederra, konponbide bat bilatu behar zitzaion arazo horri.

»Elias Kerexeta ekoizleak konponbidea aurkitu zuen: 'El cine realizado en Euskadi tiene que encontrar un camino para que mostrando su propia identidad nacional se hable en castellano'. 32 urte pasatu dira, eta Xabier Amurizaren galderak erantzunik gabe jarraitzen du: 'Euskadin espainolez egindako zinemari cine vasco deitzen bazaio, nola deitu behar zaio Euskal Herrian euskaraz egindakoari?'».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.