BESTEEN AHOTIK

2015eko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
«Poesia eginak, ideia batzuk zaharkituak ez direlakoan»

Emilio Lopez Adan Idazlea, 'Maiatz'-eko kidea

«Oro har, Ipar Euskal Herrian literaturazko aldizkari bat ateratzeko asmoa geneukan. Zertarako? Eztabaidatu eta, erabaki genuen ikerketa zientifikoak baztertzea: ez genuen gauza hilik, ikerketa hotzik edo errautsez beteriko erakustokirik nahi. Euskara herri zerbitzuko, euskara herri xeheari lotua baina idazle zailduek erabilia, hori nahi genuen. Kontzeptu horiek aipatu nituen lehen alean, orain ahaztua den artikulu batean. Bizia dena, olerkia, Manex Erdozaintzi-Etxartek sortua eta egun ere jendeak kantatzen duena: 'Herri isildu honen eleaz mintzatu nahi (…) dizuet: sortzear duk gure iraultza bizi nahi duen herri honen erraietan…'

»Poesia eginak, ideia batzuk zaharkituak ez direlakoan».

«Edertasunaren xerka, beti dotore eta lanean gure literaturaren alde»

Gorka Arrese Susako editorea

«Jentil bat da Lucien Etxezaharreta (Galtzagorri izan arren bigarrenez). Titanikoa bai, baina ez mitologikoa. Heroi bat niretzat: edertasunaren xerka, ausarki eta dotore beti literaturaren alde. Josu Landaren bidez ezagutu nuen Baiona Tipian 1986an; argitaraturik zituen Itxaro Borda, Mayi Pelot eta Gotzone Sestorainen lehen liburuak. Nire gogoan pertsonaia bat zen ordura arte Lucien (Basilika nobelan): «Etorri zen bere auto orlegi zahar makatuaz. Usaian bezala, lepo inguruan oihal lodi beltza zakarren, eta inpermeable ximurtua». Mintzatu ginen literaturaz eta politikaz, eta ohartu nintzen gure literaturako jigante bat zela: eskuzabala, sotila, apala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.