Bestelako eskaintza ere izan bada Gabonetako zurrunbiloan

2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Garairik onena ez bada ere, komertzialtasunetik urrun dauden hainbat film interesgarri ikusteko aukera izanen da hurrengo asteotan. Cannesko zein Donostiako zinemaldietan harrera ezin hobea izan zuen Michel Hazanaviciusen The Artist pelikula frantziar mutua ailegatukoda Hego Euskal Herrira hilaren 16an. Egun berean iritsiko da Miranda July zuzendari independentearen hirugarren film luzea: The Future. Erresuma Batutik bi film itxura onekoak. Batetik, Ken Loach beteranoaren azkena, Route Irish, Irakeko gerra ardatz duen istorioa. Bestetik, Tomas Alfredson John Le Carreren moldaketa batekin dator, Tinker, Tailor, Soldier, Spy, 70eko hamarkadako Gerra Hotza berpiztu duen espioitza thrillera.

Aki Kaurikmakiren Le Havre-k arrasto ona utzi zuen Cannesen eta Donostian, orain pantaila gutxi batzuetara ailegatuko da finlandiarraren azken lana. Amaitzeko AEBetako ekoizpen bat, aurtengo ezusteetako bat izan dena, Nicolas Winding Refnen Drive. Ryan Gosling eta Carey Mulligan modako aktoreak dira sari ugari irabazi dituen akzio pelikula horretako protagonista nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.