Lehen aldikoz oholtza berean arituko dira bi kantariak. «Ez dugu elkar ezagutzen, hizkuntzaren mugarengatik, besteak beste», erran du Ruper Ordorikak. «Mugatik at joan beharko dugu, batzen gaituen musikaren hizkuntzari jarraituz». Bakoitzak bere kontzertua emanen du, Gare du Midi aretoan, bakoitzak bere musikariekin.
«Mirakulu bat» espero dute jaialdiaren antolatzaleek, bi artistak eskuz esku ikustea elkarrekin kantu zenbait emateko. Rock estiloari eta hitzari atxikiak dira biak. Janis Joplinen kantuekin egina du bira Beverly Jo Scott estatubatuarrak, eta Neil Young ala James Brownekin partekatua oholtza.
Kontzertuaren itzalean, euskal kulturaren txoriak, lau harriz, lau egunez: antzerkia, Petit Theatre de Pain konpainiarekin; zirkua, Kilikolo Zirku taldearekin; Piarres Larzabal, Daniel Landartek kontaturik. Horien artean, Lodikroko Miarritzeko eskolei eskainia, eta 18 ikasleen dantza erresidentzia, Lagunarte konpainiaren Dong ikusgarria oinarri.
EGITaraua
Martxoaren 19a, asteazkena
'Tartean'. 20:30ean, Les Decouvertes gelan, Petit Theatre de Pain taldeko Fafiole Palassiok emanik.
Martxoaren 20a, osteguna
'Juglarea, puta eta eroa'. 19:00etan, Koliseoan, Petit Theatre de Pain antzerki taldeko Ximun Fuchsek emanik.
'Aulki Hutsa'. 22:00etan, gaztetxean, Petit Theatre de Pain antzerki taldeko Manex Fuchsek emanik.
Martxoaren 21a, ostirala
Ruper Ordorika eta Beverly Jo Scott. 21:00etan, Gare du Midi aretoan.
Martxoaren 22a, larunbata
Piarres Larzabalen obra eta bizia. 16:00etan, Mediatekan, Daniel Landarten hitzaldia.
'K-Barre'. 21:00etan, Koliseoan, Kilikolo Zirko konpainiaren ikusgarria, hainbat kabaretetan ibilaldia eginen dute, zirkuak eramanik.