BEZaren ondorioz, sarrerak garestiago, baina erraztasunekin

2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun
«Zinemaldiak ez du sarreren prezioa igo aurten ere, bi urte darama igo gabe, baina BEZaren igoeraren ondorioz sarrerak garestiagoak izango dira», adierazi zuen atzoko aurkezpenean Jose Luis Rebordinosek. Traba hori gainditzen laguntzeko, hamar sarrera edo gehiago erosten duenari %25 merkeago emango dizkiote sarrera horiek, eta, horrela, filmeko 5,25 euro baino ez du ordaindu beharko. Gazteentzako beste hainbat abantaila ere izango dira. Irailaren 14an jarriko dira salgai, 09:00etan, Sail Ofizialeko galetarako sarrerak; gainerakoak irailaren 16an, ordu berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.