Musika

Bi ordutan agortu dira Berri Txarrak-en azken kontzerturako gelditzen ziren sarrerak

Joan den asteazkenean salmentarako webguneak izan zituen arazoak direla eta, saltzeko gelditzen ziren 3.000 sarrera inguru eskuratzeko aukera izan da gaur, 10:00etatik aurrera. Ez dute luze iraun.

jarraia160865.jpg
2018ko abenduaren 23a
19:35
Entzun

"Etenaldi mugagabea" hasi aurretik, Iruñea Arenan eskainiko du azken kontzertua taldeak, azaroaren 23an. Asteazkenean jarri zituzten sarrerak salgai, eta berehala baieztatu zen taldearen agurrak piztu duen ikusmina. Txartel salmentarako webguneak ezin izan zion eutsi sarrerak erosi nahi zituen erabiltzaile erauntsiari.

3.000 sarrera inguru gelditu ziren saldu gabe, eta gaur goizean jarri dituzte horiek salgai. Zaleek azken kontzertu hori ez dutela galdu nahi agerian gelditu da, berriro ere. Bi ordutan agortu dira sarrera guztiak

"Berri Txarrak-ekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut. Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da". Halaxe jakinarazi zuen Gorka Urbizu gitarrista eta abeslariak datorren urtean mende laurden beteko duen taldearen pausoa. 1994an sortu zuten, Lekunberrin (Nafarroa), Aitor Goikoetxeak (bateria), Mikel Lopez Rubio-k (baxua), Aitor Orejak (gitarra) eta Gorka Urbizuk, baina jatorrizko taldetik Urbizuk baino ez du segitzen gaur egun. Azkeneko urteetan, berriz, David Gonzalez (baxua) eta Galder Izagirre (bateria) izan ditu taldekide.

Aurten, martxoaren 17an, 10.000 lagunen aurrean jo zuen taldeak Barakaldoko (Bizkaia) BECen, eta, orain dela hilabete, azaroaren 3an, San Mames estadioan aritu zen milaka lagunen aurrean, MTVk antolatutako jaialdiaren barruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.