MUSIKA. Big Festival jaialdiak utzitako lekua betetzera dator Biarritz en Ete!, uztailaren 20tik 22ra Miarritzen egingo den festibala. Antolatzaileek atzo jakitera eman zutenez, bi agertoki atonduko dituzte, eta 40 bat artista igaroko dira bertatik. Lehenengo izenak ere eman dituzte: Phoenix, Etienne Daho, Cigarettes After Sex, Juliette Armanet, Lomepal, The Black Madonna, L'Imperatrice, Angele, Agar Agar, Caballero & JeanJass, Yellow Days, Malick Djoudi eta Kepa. Antolatzaileek berek azaldu dutenez, egitarauan «nazioarteko eta Frantziako» taldeak uztartu nahi dituzte, eta baita «artista ospetsuak eta hazten ari direnak» ere. Jaialdia Ozeanoaren Hiriaren eta Milady hondartzaren inguruan egingo da.
Biarritz en Été!-rako bonoak eta sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, eta 83 eurotik gorakoak izango dira.
Biarritz en Ete! jaialdia egingo da uztailean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu