Musika. Amyl and the Sniffers
'Big Attraction & Giddy Up'
Diskoetxea: Damaged Goods
Honatx, urtea amaitzear dagoela, 2019ko punk-rock disko bikainena, zeina Amyl and the Sniffers australiarren eskutik datorren. Grabazioak, laburrak bezain zirraragarriak, taldearen lehenengo bi EPak jasotzen ditu: Big Attraction (2017) eta Giddy Up (2016). Bada, glam-punk itxurako lau gazte musikariok urgentziaz beteriko kantu laburrak sortzen dituzte, labanaren antzera sartzen direnak tinpanoan, punketik zein rock-and-roll azeleratutik edaten dutenak. Giddy Up-en punk-rocka jotzeko manera interesgarriak nabaritzen dira, Caltex Cowgirl balada tarteko, baina Big Attraction-en bikain ari da, soinuaren eta kantuen hazkundearen ondorioz; I'm Not A Loser ereserkia, aurten, eta etorkizun hurbilean, ez duzue doinu horren parekorik entzungo, eta Balaclava Lover Boogie blues zalea. Urteko top-ean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu