Durangoko azoka

Bihartik igandera 'Landakoenea' saioa emango du BERRIA.INFOk Durangotik

BERRIAk eta Hamaika Telebistak elkarlanean egingo dute, eta 12:00etatik 13:00era izango da ikusgai, bi horien webguneetan.

Saioaren une bat, iazko edizioan. JUANAN RUIZ, ARP
2013ko abenduaren 4a
15:06
Entzun

Iaz hasitako bideari jarraituz, BERRIAk eta Hamaika Telebistak Landakoenea saioa emango dute bihartik igandera Durangoko Azokatik bertatik. Saioak ordubeteko iraupena izango du, eta BERRIAren eta Hamaika Telebistaren webguneetan izango da ikusgai zuzenean. Hamaika Telebistak, gainera, gauean ere emango du telebistan. BERRIA.INFOn ikusgai izango da saioa bera egunean zehar, eta saioko hainbat atal ere bai.

Inaxio Esnaola eta Ane Azkue Hamaika Telebistako kazetariek zuzenduko dute saioa, eta hainbat lagun elkarrizketatuko dituzte, tartean, Nerea Mujika Gerediaga elkartekoa, Aingeru Epaltza eta Uxue Alberdi idazleak eta EH Sukarra taldeko kideak. Hamaika Telebistaren bideoekin batera, Lara Madinabeitia eta Ander Garcia BerriaTBko bideogileek egindako bideoak ere izango dira ikusgai.

Gune berezia BERRIA.INFOn

Horrez gain, BERRIAren webguneak jarraipen berezia egingo du Durangoko Azokan, eta eguneko albisteen eta aurkezpenen berri emango du. Gune berezia sortu du horretarako, eta hor izango dira, besteak beste, papereko ediziorako sortutako edukiak, elkarrizketak eta edizio jarraian landutako albiste eta bideoak. Horrekin batera, azokako argazkien bilduma eta bideo bilduma ere izango da ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.