'Biladi Hadi' liburuko zenbait testu

2011ko abenduaren 29a
00:00
Entzun

IMANOL MURUA



(Kazetaria eta idazlea)

Ez konparatu argazkiko harresia Jerusalem zaharra inguratzen duen harresi ederrarekin. Ateak baititu hiri saindu bezain madarikatua inguratzen duen harresiak. Jaffa atea, Damascus atea, Lehoien atea, Urrezko atea. Sartzeko ateak, irteteko ateak. Israeldarrak Zisjordanian egiten ari diren harresiak, aldiz, ez du aterik. Kartzeletako harresiak bezala, hormigoia du, sentsore elektrikoak ditu, arantzadun alanbreak ditu, zanga zuloa du, baina ez du irteerarik, ez du sarrerarik. Berlinen, ordea, badakite aterik gabeko harresiak zertarako eraikitzen diren: eraitsiak izateko.

JON MAIA



(Bertsolaria)

Palestina, basa, hitsa

kolonoa, giza sitsa

non zauritu, nola pitza

zure etxean dabiltza

kanporatua izan den horrek

itzultzea du baldintza

errespetatzen ez badizute

zure izatea, hitza

zarrailtzat duzu duintasuna

ondare bakar, bizitza

borrokatzea da zure lurra

berreskuratzeko giltza.

AMETS ARZALLUS



(Bertsolaria eta kazetaria)

Lur sakratuen sekretu hori korapilo denen hari errotuago ditu sustraiak olibondoak lurrari. Libre ibili behar lukeena, arnasa bezain errari, zeinek eraiki nahi izan dio pareta bat haizeari?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.