Bilbao, Casado da Rocha, Artola eta Lertxundi, Kilkerren Soka zikloan

Nork bere azken liburua aurkeztuko dute lau idazleek, hilaren 9tik 24ra bitartean egingo diren saioetan

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Leire Bilbao, Anjel Lertxundi, Antonio Casado da Rocha eta Xabier Artola idazleek beren azken liburuak aurkeztuko dituzte, 111 Akademiak antolatutako Kilkerren Soka zikloaren hirugarren aldian. Lehen saioan, azaroaren 9an, Tolosan izango da Leire Bilbao, Scanner poema liburua aurkezten, Xabier Mendiguren Elizegi laguntzaile duela; hilaren 15ean Andoainen izango da Anjel Lertxundi Etxeko hautsa nobela aurkezten, Jorge Gimenez Bech laguntzaile duela; hilaren 22an Errenterian izango da Antonio Casado da Rocha, Esku ezkerraz poema liburua aurkezten, Oier Guillan laguntzaile duela; eta hilaren 24an Larrabetzun izango da Xabier Artola, Argi-itzalen neurria ipuin liburua aurkezten, Arantxa Urretabizkaia laguntzaile duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.