Azken bi urteetan egin den Bilbo Zaharra- Kulturarako Zubia jaialdiaren lekukoa hartuz, BLV-ART jaialdiak abangoardiako kultur ekimenez beteko ditu Bilboko San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetan urriaren 6tik 15era. Egitasmoaren barruan, Bilborock aretoan kontzertua emango du El Columpio Asesino taldeak, urriaren 8an; eta Andoni Egaña, Ander Lipus eta Unai Elizasuk Erregea eta bufoia obra eskainiko dute hilaren 13an.
Kalean performanceak ikusteko aukera ere izango da: Beatriz Silvaren Muertitas de Juarez, Fausto Grossiren Barra libre eta Ramon Txurrukaren Happening Kebab. El respeto de sí mismo. Horrez gain, auzoari buruzko erakusketa bat jarriko dute urriaren 6an, film laburren emanaldia eta mural baten inaugurazioa izango dira hurrengo egunean, eta zeramika, arkeologia eta hargintzako tailerrak urriaren 15ean. Ikus-entzunezko emanaldi bat eta gorputz arte saio bat ere izango dira.
Bilbo Zaharra abangoardiako kulturaren erakusleiho izango da urrian
BLV-ART programaren barruan, musika, artea, zinema, tailerrak, performanceak eta bertsoak eskainiko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu