Bilbok 'Stars of Ballet' hartuko du abuztuan
DANTZA. Guggenheim museoko auditoriumak Stars of Ballet ikuskizuna hartuko du abuztuaren 2an. New York City Balleteko bederatzi dantzarik —horien artean, azken 21 urtean konpainiako bakarlari den Tom Gold— bost koreografiaz osaturiko egitaraua eskainiko dute. Besteak beste, Mozart eta Stravinskiren musika eta Marius Petipa eta George Balanchineren sorkuntzak dantzatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu