Bilboko Alondegia, Lourdes Fernandezen ardurapean
KULTURA. Bilboko Alondegiko Kultura Guneko arduraduna aldatu dute. Zortzi urtez kultur guneko kontseilari ordezkari lanetan ibili ondoren, Marian Egañak erretiroa hartu du, eta Lourdes Fernandezek ordezkatuko du. Artearen Historian lizentziatu zen Bartzelonan, eta Arco arte garaikidearen azoka zuzendu zuen 2005 eta 2010 urteen bitartean, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu