festak

Bilboko Aste Nagusiak badu kartela

2009ko ekainaren 18a
14:35
Entzun
Aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratu dute. Sei kartel sailkatu dira finalerako eta azkenean, Bilboko jaietako pertsonaia ezagunena, Marijaia, agertzen dena izan da herritarrentzat gustukoena. Lanaren egilea Ana Riaño 23 urteko Mungiako (Bizkaia) gaztea da; 3.800 euroko saria jasoko du.

Aurten 240 lan aurkeztu dituzte Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketara, iaz baino 104 gehiago.

Abuztuaren 15etik 23ra bitarte ospatuko dute Aste Nagusia Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.