Kultura

Bilboko Kafe Antzokiaren urtemuga ospatuko dute arratsaldean

Hamabost urte bete ditu, eta 19:30ean hasiko da festa. Omenaldi berezia egingo diote Xabier Leteri.

2010eko abenduaren 15a
18:07
Entzun
Hamabost urte bete ditu gaur Bilboko Kafe Antzokiak, eta hori ospatzeko festa antolatu dute gaur arratseko 19:30ean. Xabier Leteri omenaldia egingo diote. Bideo baten bidez, Kafe Antzokia itxialdia jasan ondoren izan zuen irekieran Letek egin zituen hitzak emango dituzte besteak beste. Jan eta edana izango dela jakinarazi du Jabi Zabala bertako kideak. Jende ezagun ugari ere izango da bertan. Orokorrean abendu osorako antolatu dituzte ekitaldiak, eta musika talde ezagun asko izango dira bertan.

Duela hamabost urte helduen euskalduntze lanetan zebilen lagun talde batek, irakaskuntzaz harago pauso bat ematea erabaki zuen. Horrela, euskaldunek Bilbon bertan "euskararen herri hori" izateko aukera jarri nahi izan zutela diote. Erantzun bikaina jaso zuenez indar handiz segi zutela lanean ere badiote. Euskaldunak ez ezik, erdaldunak ere euskarara gerturatzeko lana egin du urte hauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.