Kultura

Bilboko Udalak Guggenheim Museoaren auditoria "osoa" nahi du

2008ko maiatzaren 19a
13:35
Entzun
Bilboko Udalak gaur Guggenheim Museoko arduradunei honen auditoria "osoa eta independentea" nahi duela eskatu die, sorreratik honakoa. 1997ko urrian zabaldu zuten Bilboko Guggenheim, eta lehengo apirilean jakin zen Roberto Zearsolo finantza zuzendari ohiak ia milioi euro erdi lapurtu zituela.

Udaleko talde denek egin diote museoari gaurko eskaera -EAJ, EB, PSE-EE eta PPk-, "ahal den kudeaketa gardenena izan dadin beharrezkoak diren neurriak hartzeko".

Talde denek egin dute museoaren alde, "bere funtzio artistiko, turistiko eta ekonomikoagatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.