Bilbon izango da gaur Fairport Convention folk rock talde aitzindaria

Taldea 1967az geroztik ari da jotzen, eta 'Festival Bell' aurten kaleratutako diskoa aurkezten dabil orain

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Nahitaezko izena da Fairport Convention taldearena Britainia Handiko folk-rock mugimenduaren historiaz hitz egiterakoan. 1967an eman zuten lehen kontzertua, eta aitzindari izan dira beren alorrean. Rockaren historian zeresana izan duten artista asko izan dira taldekideen artean urtea joan eta urtea etorri, eta Bilbon izango dira gaur, BBK aretoan, 20:00etan. 35 euro balio du sarrerak.

Aurten kaleratu berri duten Festival Bell izeneko diskoa aurkezten izango da Euskal Herrian Simon Nicolek gidatzen duen taldea. Kanta zaharrak ere joko dituzte, halere. Bi bat ordu iraungo du emanaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.