Bilbon The Walk on Projecten izango dira The Jayhawks eta Doctor Deseo

El Inquilino Comunista ere jaialdian izango da, Los Enemigos eta The Dream Syndicate taldeekin batera

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Nazioarteko zortzi rock talde izango dira Bilboko aurtengo The Walk On Project jaialdian. Aurretik iragarritako Los Enemigos eta The Dream Syndicate taldeekin batera arituko dira The Jayhawks, Doctor Deseo eta El Inquilino Comunista, irailaren 28tik 29ra bitartean. Jaialdiko arduradunen esanetan, nazioarteko punta-puntako rock taldeak biltzea lortu dute aurten, eta oraindik beste bi parte harten daude konfirmatzeko.

Bilboko Casilla taulara lehenak igotzen Los Enemigos, Doctor Deseo eta El Inquilino Comunista izango dira. Doctor Deseok Al amanecer... seguir soñando disko berria aurkeztuko du. Haiekin batera, Los Enemigos taldeak abestirik ezagunenak eskainiko dituzte hamar urtez agertokiak utzi ondoren. El Inquilino Comunista Getxoko bandak berriz, 90eko hamarkadako indie-rock doinuak eskainiko ditu.

Erreferentziazko taldeak

Hurrengo egunean, The Jayhawks taldeak rock amerikarra eta 90eko hamarkadako folk doinuak eskainiko ditu, hamasei urteren ondoren agertokietara bueltatu baitzen iaz, Mockingbird time diskoa kaleratuz. Haiekin batera egongo da The Dream Syndicate taldea; 1988 urtetik ez dira Bilbon izan. Horrez gain, the WOP Band jaialdiko taldeak ere emanaldia eskainiko du.

Arduradunen esanetan, oraindik hainbat ezusteko iragartzear dituzte. Jaialdiko irabaziak gaixotasun neurodegeneratiboak sendatzeko bideratuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.