Bilerako Sari Nagusia Telmo Esnalek lortu du 'Amona putz!'-ekin

Koldo Almandozen 'Ahate pasa' eta Maialen Sarasuaren 'Hemen nago' filmak ere saritu dituzte Lekeition

Telmo Esnalen Amona putz! filma. - / BERRIA.
Irune Berro Urrizelki.
2010eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Telmo Esnalek irabazi du Lekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia. Zinemarekin era bateko zein besteko lotura duten Jon Mantzisidorrek, Oihana Garrok, Jabi Cotok eta Mare Beobidek osatu dute epaimahaia, eta Amona Putz! lanari garaikur nagusia ematea erabaki dute. Halaber, sormenezko saileko lehen saria ere irabazi du lan horrek. Sail horretan, Koldo Almandozen Ahate pasa sailkatu da bigarren. Argumentuzko lanen artean, berriz, Maialen Sarasuaren Hemen nago eta Juanjo Elordiren Gartxot nabarmendu dira lehen eta bigarren postuetan, hurrenez hurren. Eta dokumentalaren arloan lehen saria hutsik geratu da. Bigarrena Carlos Iglesiasen Slack Line: grabitatearen erronka lanari eman diote.

Amateurren artean, berriz, Andoni Mendizabalen Mosa gailendu da sormenezkoetan; Iban Lizarralderen Gartzela argumentuzkoetan; eta dokumentalaren arloan, ostera ere, eman gabe utzi dute lehen saria. Sormenezko saileko bigarren saria bi lanei eman diete: Unai Hernandezen Iñakiren aitormena eta Ibai Vigilen Hutsik-i.

Argumentuzkoetan, Andoni Mendizabal eta Kote Camachoren Revenge (Mendekua)-k jaso du bigarren saria. Eta arlo dokumentalean, bi lan sailkatu dituzte bigarren postuan: Alberto Bilbaoren Gazte ahaztuak eta Natalia Martinen Firin Faran Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.