Bill Callahan Donostian ariko da maiatzaren 21ean
MUSIKA.Apocalypse lana labetik atera berritan izango da Donostian Bill Callahan musikari estatubatuarra. Viktoria Eugenia antzokian ariko da maiatzaren 21ean, Matt Kinsey (gitarra) eta Neal Morgan (bateria) lagun dituela. Lan berria apirilaren 19an kaleratuko du Drag City diskoetxeak. Zigilu horretako kide Sophia Knappek joko du Callahanen aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu