Hizkuntzalaritza

Bizitza oso bati gorazarre

Ibon Sarasola euskaltzaina omendu dute gaur Donostian eta haren omenezko liburua aurkeztu

Ibon Sarasola, artxiboko irudi batean. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko martxoaren 13a
12:40
Entzun

Ibon Sarasola (Donostia, 1946) idazle, EHUko irakasle eta euskaltzaina omendu dute gaur goizean Donostiako Carlos Santamaria zentroan egindako omenaldian. Bertan parte hartu dute Sarasolak bere ibilbidean izan dituen lagun eta lankideak eta horietako bakoitzak hizkuntzalariaren alderdi bana jorratu du bere hitzaldian: Patxi Goenagak (Altxorraren giltzak), Miren Azkaratek (OEHtik EEHra edo XV. Mendetik XXI.mendera), Blanca Urgellek (Ibon Sarasola: filologia zertarako eta nola?), Beñat Oihartzabalek (Iparraldeko ondarea Ibon Sarasolaren lanetan), Itziar lakak (Ibon Sarasola eta hizkuntzalaritza) eta Josu Landak (Ibon Sarasola: euskal kronopiorik existitutko balitz). 

Omentzearekin batera EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu berri duen liburua eman diote Sarasolari:  Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje.  Beatriz Fernandezek  eta Pello Salaburk koordinatu dute lana eta bertan 71 egilek eta estatuko zein nazioarte mailako 14 erakundek parte hartu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.