BIHAR BERRIA-N

Bizitzan eta sormenean bidaide

Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Irigoien izango dira 'Sortzailea eta konplizea' erreportaje sortako biharko protagonistak.

Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Irigoien. BOB EDME
2014ko abuztuaren 15a
10:16
Entzun

Txirulari gisa ezagutua den arren, kantaria, bertsolaria, eta ikuskizun anitzetako antolatzailea ere bada Mixel Etxekopar. Jean-Christian Irigoien akordeoia jotzen hasi zen gaztetatik. Haren izena anitzetan ez agertu arren, proiektu ugaritan parte hartu du, erraterako, Pilotarhitza edota Züek Heben ikuskizunetan.

Ez dute ongi gogoan nola ezagutu zuten elkar, baina harrezkero, ibilbide oparoa egin dute batera. Etxekopar antolatzaile  eta Irigoien ekitaldi anitzetako beharrezko pieza gisa dabiltza normalean. BERRIAk bihar argitaratuko du biekin izandako solasaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.